Aktore donostiar bat da Espainiako Gabonetako Loteriako iragarkiaren protagonistetako bat
Espainiako Loteriak gaur aurkeztu du Gabonetako publizitate kanpaina eta iragarki sorta. Hiru istorio kontatzeko, hiru iragarki egin dituzte: Tres orquideas, Vika eta El Viaje. Aktore euskaldunak ageri dira horietako bitan, eta donostiarra da bat: Josean Bengoetxea. Lehendabiziko istorioaren protagonista da.
Espainiako Gabonetako Loteriaren zozketa tradizionala abenduaren 22an izango da.