Aurtengo Bideak Zabalduz egitasmoan AGADELPRISE eta AGISAS elkarteek parte hartu dute
Donostian lan egiten duten elkarteen gizarteratzea bultzatzea du helburu Donostiako Udalaren Bideak Zabalduz egitasmoak. Aurten, AGADELPRISE eta AGISAS elkarteek parte hartu dute, eta hainbat film labur egin dituzte. Horiek estreinatzeko gala bat egingo dute bihar Antzoki Zaharrean, 19:00etan.
AGADELPRISE elkarteak bi film labur egin ditu, Elkartearen erreportaia eta La excursión. Aldiz, AGISAS elkarteak genero indarkeria oinarri duen Cambio de planes lana prestatu du. Euskarazko azpitituluekin eta gorrentzako zeinu hizkuntzarekin proiektatuko dituzte.
Aipaturiko galan, Les Figuretes eta Asociacion 50 centimos poeticos taldeek eta Peio Arnaez umoregileak parte hartuko dute. Aurkezleak, berriz, Oskar Terol eta Aloña Velasco izango dira.
Udalak ohartarazi du ezinbestekoa dela usaina duten kolonia, krema, lozio eta bestelakoak ez eramatea antzokira. Sentsibilitate anizkoitza dutenei kalte larria eragin ahal diete.