Indarkeriaren biktimak omendu ditu Donostiako Udalak
Memoriaren eguna da gaur EAEn, eta eguna aprobetxatuta, Donostiako Udalak omenaldia egin die “terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei”. Ekitaldia Alderdi Ederren dagoen biktimak omentzeko monolitoan izan da eguerdian, eta bertan izan dira udal korporazioko ordezkari guztiak.
Minutu batzuk isilean igaro ondoren, lore eskaintza egin dute, Udal Txistularien bandak lagunduta.