Kaian mugikortasun arazoak dituztenentzako arrapala bat jarri dute
Azken egunotan, kaian arrapala bat jartzen aritu direla ohartu dira herritarrak. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei itsasoratzen laguntzea du helburu. Arrapala horren bidez, itsasoaren mailan dagoen pantalanera jaisteko aukera izango dute.
Mikel Gasca herritarrak azpiegituraren xehetasunak erakusten dituen bideoa konpartitu du sare sozialetan:
🧑🦽👩🦯 Colocada la nueva pasarela y pantalán accesible para personas con movilidad reducida. @donosti_tik @diariovasco pic.twitter.com/WBlfsSQj7a
— Mikel Gasca (@mikelgasca) November 10, 2022
Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak jarri du arrapala, eta proiektuaren aurrekontua 200.000 eurokoa izan da. Hona hemen, Jaurlaritzak hedabide honi helarazitako planoa: