Espolosin harategia omendu dute San Martin egunaren bueltan
Duela zenbait urte, Erdialdeko San Martin auzoko jaiak ez ziren egun bakarrera mugatzen. Azken urteotan, ordea, ostalaritza arloko negozioek bezeroei odolki pintxo bat emateko tradizioari baino ez zioten eutsi. Hori mantendu eta osatzeko, San Martin Auzoa egitasmoa egun osoko egitaraua antolatzen hasi zen 2020an, auzo elkartea sortu zuten urte berean, eta hirugarrenez ospatu dute aurten San Martin eguna.
Egun osoko egitaraua prestatu zuten ostiralerako, dianarekin, irratsaio berezi batekin, desfilearekin, eta abar. Era berean, auzoko Espolosin harategia omendu zuten, San Martin auzoan egindako ibilbideagatik eta antzinatasunagatik. Iñigo Manterolak Elkartearentzat sortu zuen eskulturaren erreplika bat eman zioten.
Jarraian, eguneko irudi bilduma ikus dezakezue: