Behobia-Donostia lasterketa, iruditan
57. urtez, Behobia-Donostia lasterketa herrikoiak Donostiako kaleak hartu ditu gaurkoan, giro paregabean. Eguraldia ona izan da, jende andana bildu da korrikalariak animatzera.
57. urtez, Behobia-Donostia lasterketa herrikoiak Donostiako kaleak hartu ditu gaurkoan, giro paregabean. Eguraldia ona izan da, jende andana bildu da korrikalariak animatzera, eta 30.000 bat kirolarik hiria zeharkatu dute, txalo artean. Cristina Silva izan da garaile nesketan, eta Nan Oliveiras mutiletan. Bestalde, patinatzaileen eta esku bizikleten kategorietako garaileek errekorrak hautsi dituzte.
Ohiko legez, Gaintxurizketa pasata, kirolariek Mirakruz gainera igotzeko egin behar izan dute azken esfortzu handia (batzuentzat beste batzuentzat baino handiagoa), bertaratutakoen animoen artean. Denetarik izan da: maila handiko korrikalariak, azken kilometroak oinez egin dituztenak, patinatzaileak, esku bizikletan joan direnak, mozorrotuta joan direnak (Forrest Gump bat eta platano bat ikusi ahal izan dira, besteak beste), lagunekin joan direnak, familiarekin, bakarrik, eta abar.
IRUTXULOKO HITZA argazkiak egiten izan da hainbat puntutan, eta jarraian ikus ditzakezue (argazki gehienak behean daude, baina guzti-guztiak ikusteko, Flickr atarira joan behar da). Horrez gain, Oarsoaldeko Hitza-k Gantxurizketako, Pasai Antxoko eta Kaputxinoetako argazkien bilduma ederrak egin ditu.