Beñat Gaztelumendi bigarren itzulian izango da
Larunbatean jokatu zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, Durangon, eta Beñat Gaztelumendi Arandia bertsolari donostiarra bigarren gelditu zen, 716,5 puntu erdietsita. Aitor Mendiluze Gonzalez izan zen irabazlea, 726,5 punturekin.
Horrela, finalaurreko horretan erabaki zen nortzuk egongo diren bigarren itzulian, eta Gaztelumendi horietako bat izango da. Ondoren, lehen faseko eta bigarren faseko puntuak batuta erabakiko da zein zazpi bertsolari joango diren final handira.
Gaztelumendi Baionan ariko da bigarren itzulian, hilaren 26an, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre bertsolariekin. Hauek izango dira bigarren itzuliko saioak:
Amurrio (azaroak 19):
- Agin Laburu
- Aitor Bizkarra
- Alaia Martin
- Miren Artetxe
- Oihana Iguaran
- Onintza Enbeita
Baiona (azaroak 26):
- Beñat Gaztelumendi
- Eñaut Martikorena
- Julio Soto
- Nerea Ibarzabal
- Sustrai Colina
- Unai Agirre
Bilbo (abenduak 3):
- Aitor Mendiluze
- Amets Arzallus
- Joanes Illarregi
- Jone Uria
- Maddalen Arzallus
- Saioa Alkaiza