Donostialdea Bizikletaneko ziklistak maila onean aritu dira Gipuzkoako Pista Sarian
Larunbatean abiatu zen Gipuzkoa Pista Saria, Anoetako belodromoan. Lehen jardunaldian, gazte eta kadete mailetako 60 bat ziklistak parte hartu zuten. Astigarragako Tasio Senperena (Donostialdea Bizikletan) izan zen onena gazteen artean, Eñaut Urkaregi kadetetan eta Izaro Oliveira emakumezkoetan.
Senperenak scratch, tempo eta puntuazio probak irabazi zituen, eta Donostialdea Bizikletaneko beste txirrindulari batek, Beñat Ilzarbe donostiarrak, hirugarren bukatu zuen tempo proban. Kadete mailan, Astigarragako Aimar Capdequi (Donostialdea Bizikletan) bigarren sailkatu zen A multzoko scracth proban, Urkaregiren atzetik. Aldiz, Beñat Igarategik (Donostialdea Bizikletan) B multzoko puntuazio proba eskuratu zuen.