Imanol Alguacilek 2025era arte berritu du Realarekin
Realak eta Imanol Alguacil entrenatzaile oriotarrak akordioa lortu dute, eta Alguacilek 2024-2025eko denboraldira arte berritu du bere kontratua Realarekin. Alguacil lau denboraldiz izan da Realeko mutilen lehenengo taldeko burua, eta taldea gidatu duen 199 partidetatik, 94 irabazi ditu.
Taldea guztira lau denboraldiz gidatu badu ere, osorik hiru denboraldi egin ditu talde txuri-urdineko entrenatzaile gisa, eta hiruretan taldea Europan jokatzeko sailkatu du, eta Errege Kopa bat irabazi du. “Traineru txuri-urdinak bere patroirik onenarekin jarraituko du”, nabarmendu du Realak. Alguacil bera ere pozik agertu da: “Ezin naiz leku hobean eta jende hobez inguratuta egon. Gehiago nahi dugu, eta horrek indar eta ilusio handiagoarekin egotea eragiten dit”.
𝗨𝗡𝗢 𝗗𝗜 𝗡𝗢𝗜#Imanol2025 | #AurreraReala pic.twitter.com/10Z4iiGoSE
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) November 14, 2022