Imanol kantuz oroitu dute

Imanolen jaiotzaren 75. urteurrena da aurten, eta omenaldia egin diote: besteak beste, Antiguan haren omenezko kantu jira egin zuten larunbat eguerdian. Donostiako abeslariaren Mendian gora haritza abestia kantatu zuten, besteak beste, Bentaberri plazako horma irudiaren aurrean.