Jazz 'jam session'-ak egingo dituzte asteazkenero Altxerrin
Parte Zaharreko Altxerri aretoan jazz jam session-ak egingo dituzte aurrerantzean asteazkenero. “Talentu libre hutsa gure aretoan. Gozamena eta inprobisazioa besterik ez. Jazz hiri batek bere mailako jam session bat merezi duelako”, nabarmendu du aretoak. 20:30ean izango dira saioak, 5 euroren truk.
Historikoki, jazz jam session-ak egon dira hiri askotan, eta hiri handietan egiten jarraitzen dute. Donostian, tarteka egin izan dira, eta Altxerrik (Dabadabak kudeatzen du orain) jam session periodikoak berreskuratu ditu orain.
Hala ere, ez da Donostian egiten den jam session bakarra izango, Be Club aretoan Leize Gorrian gidatutako jam session-ak egiten baitituzte hilero pare bat aldiz, ostegunero. Albokan ere noizean behin egiten dituzte, eta bere garaian blues jam session-ak egiten zituzten Be Cluben eta Anden tabernan, Iker Pirisek gidatuta.