Dbusek 68 autobus elektriko erosiko dizkio Man Truck enpresari
50 milioi euroko inbertsioa egingo du Dbusek bere autobus flota elektrifikatzeko. Man Truck enpresari %100 elektrikoak diren 68 autobus erosiko dizkiote. Dbusek Donostia Mus izen komertzialarekin adostu du salerosketa. 68 autobusetatik 20 Europar Batasunak finantzatuko ditu Next Generation EU funtsen bidez.
Zehazki, Man Lions City 12e modeloko 51 autobus –12 metroko luzerakoak– eta horien kargagailuak eskuratuko dituzte 34,58 milioi euroren truke. Era berean, Man Lions City 18e modeloko 17 autobus –18 metroko luzerakoak– eta horien kargagailuak erosiko dituzte 15,41 milioi eurogatik.
68 ibilgailu elektrikoak entregatzeko gehienezko epea bederatzi hilabetekoa da, eskaera jasotzen denetik zenbatzen hasita, eta berme epea bost urtekoa izango da ibilgailu bakoitzarentzat eta dagokion kargagailuarentzat. Bitartean, energia biltegiratzeko sistemaren berme epea hamabi urtekoa izango da.
Autobus bakoitzaren batez besteko bizitza hamabi urtekoa edo 720.000 kilometrokoa da.