Ijentea kaleko 'Dual' eskulturako plaka hautsi dutela salatu dute
Parte Zaharreko Ijentea kaleko Dual eskulturako plaka, frankismoak Donostian fusilatutako 400 herritarren omenezkoa, hautsita agertu da astearte goizean. Piztu Donostia plataformak salatu duenez, “eraso faxista” izan da: “Beste eraso faxista Donostian. […] Bart ez da horrelako haizerik izan eta kotxeak ala kamioak ezin dira bertatik pasa… Nortzuek eta zergatik hautsi dute?”
Bestalde, udaleko iturriek hedabide honi azaldu diotenez, plaka berrezartzeko agindu dute. Ordea, ez dute erasoaren edo dena delakoaren inguruko informaziorik helarazi.
BESTE ERASO FAXISTA DONOSTIAN
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) November 15, 2022
1936 ondoren Donostian fusilatuak izan ziren herritarrei eginiko oroigarria hautsi dute gaur gauean. Bart ez da horrelako haizerik izan eta kotxeak ala kamioak ezin dira bertatik pasa… Nortzuek eta zergatik hautsi dute? pic.twitter.com/lFGw3I0qSf