Marrusen 90 baratze publiko gehiago jarriko ditu udalak
Donostiako Udalak onartu du Altzako Marrus bide ondoko baratze publikoen bigarren fasea. Datorren urteko udazkenerako, beste 90 baratze publiko erabilgarri egongo dira. Proiektuak 335.934 aurrekontua du, eta bitan zatitu dute. Batetik, gune kutsatuetako estaldura eta moldaketa egin ahal izateko 195.876 euro bideratuko dituzte. Bestetik, baratzea egokitzeko 140.058 euro erabiliko dituzte.
Lauaizetako Plan Berezia 2013an onartu zuen udalak, eta hiri baratze parke publikoa garatzeko Marrus baserriaren inguruan hainbat lursail egokitzea aurreikusi zuen. Lehen lursaila 6.200 metro koadroko eremua da, eta 2014an jarri zuten abian; 88 baratzekoa. Horiek erabiltzeko bi deialdi egin dituzte, eta gaur egun 2018an adjudikatu zirenak daude indarrean.
Bigarren lursaila hilabete batzuk beranduago egokitu zuten, 9.300 metro koadrokoa eta 138 baratze publiko dituena. Dena dela, 2017an itxi zituzten denak lurrak kutsatuta zeudelako. Lursail hau egokituko dute bigarren fasearekin, eta beste lursail bat egokitu baratze berriak jartzeko.