'Altza euskaraz' erakusketa jarri dute Tomasene Kultur Etxean
Euskaraldiaren bueltan (hilaren 18tik abenduaren 2ra izango da), Altza euskaraz erakusketa antolatu dute Tomasene Kultur Etxean. Euskaraldiko leloarekin bat eginez –Hitzez ekiteko garaia–, azken hamarkadotan Altzan euskararen erabilera bultzatzeko egindako hainbat egitasmoren irudiak berreskuratu dituzte erakusketarako.
Collage baten moduan antolatuta, argazkiak, kartelak eta prentsako kronikak ikus daitezke. Materiala Bizarrain Euskara Elkarteko, Casares-Tomasene Kultur Etxeko eta Altzako Tokiko Bildumako artxiboetatik hartu dute. Erakusketa hilaren 14an jarri zuten ikusgai, eta abenduaren 31 arte egongo da.