Donostiako Kirol Txartela 74 herritan erabili ahal izango da 2023an
Donostia Kiroleko abonatuek kirola egiteko txartela doan erabili ahal izango dute EAEko 74 udalerritan. Udalerri horiek Eusko Jaurlaritzako Kirol Txartelaren Mugiment abonuari atxikita daude. Donostia Kirola kiroldegien sare horretan sartzeak esan nahi du Donostiako kiroldegietako bazkide batek beste herri batean lan egiten badu edo hara joaten bada, udalerri horretako udal kirol-zentro batera edo gehiagotara sartu ahal izango dela, eta alderantziz.
Gipuzkoan, hogei bat udalerri daude dagoeneko Kirol Txartelaren Mugiment sarean sartuta, eta Bilbo eta Gasteiz ere gehitu zaizkio, besteak beste. Udal iturrien arabera, Donostia Kirolak zehaztu behar du orain zein kiroldegi egongo diren irekita beste herri batzuetako abonamenduetara. Gainera, litekeena da kanpoko abonatuek doan erabiltzeko ordutegiak ere ezartzea.
2023an kobratzen hasiko diren abonuen prezio berriak %3 garestiagoak izango dira, oro har. Guraso bakarreko familiena, helduena, adingabeena, gazteena, 65 urte baino gehiagokoena, familia ugariena eta desgaitasuna dutenena %3 garestituko dira. Kirol Txartel Sozialak, berriz, %1 egingo du gora.