Gnere Alima Dembele fitxatu du Ibaeta Basketek
Ibaeta Basketek Gnere Alima Dembele hegaleko pibota fitxatu du 2022-2023ko denboraldirako. Jokalariak 22 urte ditu, Malikoa da, 1,86 neurtzen du eta Espainiako lehenengo mailan eta F-2 ligan aritu da aurretik.
Kanarietako Magec Tias taldean hasi zuen bere ibilbidea, baina hasi eta bi hilabetera, Barakaldora joan zen. Ondoren, Kanarietara itzuli zen, Adaveran jokatzeko. Iaz, lehenengo mailara salto egin zuen, Campus Prometen jokatzeko, baina denboraldia Leganesen bukatu zuen. Ibaeta Basketek nabarmendu duenez, espero dute Malikoak “fisikoa eta erreboteko lana” ematea taldeari.