Realak Coriaren aurka jokatuko du kopan
Espainiako Kopako bigarren kanporaketako zozketa egin dute Madrilen, eta Realari Coriaren aurka jokatzea egokitu zaio. Cacereseko (Extremadura, Espainia) taldea da Coria, eta haren etxean jokatu beharko dute txuri-urdinek, abenduko hirugarren astean (20an, 21ean edo 22an; ordua zehazteke), Qatarreko Munduko Txapelketa bukatu ondoren. Munduko Txapelketaren geldialdiaren ondoren Realak jokatuko duen lehenengo partida izango da.
Coria Espainiako hirugarren mailako taldea da, zehazki, Espainiako Bigarren Federazio ligakoa. Kopako lehenengo kanporaketan, Fuenlabrada garaitu zuen talde espainiarrak, 2-0.