Dario Brizuelari harrera egin dio udalak
Donostiako Udalak harrera egin zion astelehenean Dario Brizuela saskibaloi jokalari donostiarrari, Espainiako selekzioarekin jokatutako Europako txapelketan urrezko domina lortzegatik. Alemanian, Italian, Georgian eta Txekiar Errepublikan jokatu zen txapelketa, eta Espainiak Frantziari irabazi zion finalean. “Historia egin duzu, Dario. Lehen aldiz maila absolutuan Eurobasket txapelketa irabazten duen lehen jokalari donostiarra zara”, esan zion Eneko Goia alkateak.
“Adingabea zinela utzi zenuen Donostia saskibaloi jokalari profesionala izateko, baina beti argi utzi duzu donostiarra zarela. Eskerrik asko hiria hain ondo ordezkatzegatik. Jarraitu hainbeste haur eta nerabe donostiarrentzako eredu izaten”, gaineratu zuen alkateak. Beste udal taldeetako hainbat ordezkari ere harreran izan ziren.