Sarriegi plaza berritua prest egongo da San Tomas egunerako
Donostiako Udalak Sarriegi plaza berritzeko aurrekontua %18,48 igotzea onartu du. Zehazki, 24.200 euro garestitu da obra, eta, guztira, 155.150 eurokoa izango da kostua. Moyua enpresari adjudikatu zizkioten lanak, eta urria bukaeran hasi ziren plaza berritzen.
Danbor jotzailearen, urketariaren eta Raimundo Sarriegiren eskulturak dituen erdiko parterrea birkokatuko dute. Plazaren erdiko farolaren azpiko idulkia ere kenduko dute. Ondorioz, zona osoa birzolatuko dute, beharrezko birkokapenak eginda.
Hiri Proiektuetako sailak jakinarazi duenez, San Tomas egunerako bukatuko dituzte lanak, aurreikusitakoa baino hiru aste beranduago.