Arteleku plazako lanak bukatzeko aurrekontua igo dute
Eperik eman ez badute ere, urtea bukatu aurretik Txomiñeneko Arteleku plaza berria bukatuta egotea aurreikusten du Donostiako Udalak. Atzo obraren kontratuaren behin-behineko jarraipena onartu zuten. Hau da, lanen kostua %3,79 igotzea erabaki dute; 59.278 euro gehiago. Horiek horrela, azken aurrekontua 1.622.650 eurokoa da.
Gogoratu behar da udalak urriaren 24rako bukatuta egotea espero zuela. Halere, proiektu honek, beste batzuen antzera, atzerapen asko pilatu ditu.