Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko du kopan
Ostiralean egin dute Espainiako Erreginaren Kopako final-zortzirenetako zozketa, eta Realari aurkari gogorra egokitu zaio: Atletico Madril. Kanporaketako partidarik indartsuena izango da, madrildarrak ligako bigarrenak baitira, eta Natalia Arroyoren neskak seigarrenak. Partida Zubietan jokatuko dute, eta eguna eta ordua zehazteke badaude ere, ziurra da 2023ko urtarrilaren 10etik 12ra jokatuko dutela.