Abenduaren 1era arte luzatu dute greba

Gipuzkoako TAO eta garabi zerbitzuetako langileek greban jarraituko dute, gutxienez, abenduaren 1era bitarte. Greba luzatzea erabaki dute negoziazio mahaiaren bilera egiten den arte. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek atzo jakitera eman dutenez, TAOko langileek lau egunez luzatuko dute hilaren 9an hasitako greba, patronalen eta udalen mespretxua dela eta.