Pasealeku Berria itxi dute, olatuak direla eta

Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, hirian abisu horia ezarri dute, olatuak direla eta. Horrela, Pasealeku Berria itxi egin dute ibilgailuentzat, eta horrela mantenduko dute astearteko (hilak 29) 12:00ak arte, gutxienez. Oinezkoentzat irekita egongo da, baina udalak ohartarazi du “arretaz” ibili beharko direla hortik.