Garabien zerbitzua beste enpresa batek kudeatuko du datozen hiru urteetan

Donostiako Udalak Valoriza Servicios Medioambientales enpresari adjudikatu dio udal garabi zerbitzua. Betetze epea hiru urtekoa da, eta aurrekontua 1.049.474 eurokoa. Bide publikoan ibilgailuak kentzeaz, ibilgetzeaz eta gordailura eramateaz arduratuko dira. Kontratu hau indarrean sartu arte, egungo enpresa adjudikaziodunak bermatuko du zerbitzua.
Eneko Goia alkateak adierazi du TAO eta garabi zerbitzuetako langileek grebarekin ez duela loturarik.