Gazteentzako jarduerak antolatu dituzte Egian Euskararen Egunerako

Larunbatean izango da Euskararen Eguna, eta Egiako Gazteen Euskararen Eguna antolatu dute Egia auzoan. “Euskararen alde elkartzeko egun paregabea” izango dela nabarmendu dute.
Zehazki, bertso bazkaria eta poteo musikatua egingo dituzte. Bazkaria 14:30ean izango da, Arrano elkartean, 8 euroren truk. Izena emateko, ahalbidetu duten galdetegia bete behar da, edo gazteegiaeuskara@gmail.com helbide elektronikora idatzi, izen-abizenak eta alergiak adieraziz eta menua zehaztuz (begetarianoa, beganoa edo ez begetarianoa eta ez beganoa). Ordainketa egunean bertan egin beharko da.
Bestalde, poteo musikatua 18:30ean abiatuko dute, eta auzoan barrena ibiliko dira.