Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da

Goierritarra zen arren, Donostiako Parte Zaharrean bizi zen Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1952). Auzoarekin harreman handia zuen, eta auzoko kultur egitasmoetan parte hartzen zuen. “Auzoaren irudiaren parte bat zen”, Joseba Alvarez auzokidearen hitzetan. Albiste honen argazkia bere auzokide eta lagun Jonpa Albisuren omenezko egitasmo bat babesteko egin zuten.
Euskal prentsa eta euskal kulturaren arloan eraldaketaren parte izan zen Iparragirre. Egin, Punto y Hora, Zeruko Argia eta Argia komunikabideetan lan egin zuen, eta zenbait liburu idatzi zituen, bai eta euskal errepresaliatuei buruzko lanak ere.
Zehazki, 1985. urtean argitaratu zuen lehen itzulpena: Eskubeltz taldearen abenturak (Elkar, 1985). Hans Jurgen Press alemaniarraren itzulpena. Ondoren, bere lehen liburuak Sorgin txikia (1986) eta Hilerriko jolasak(Elkar, 1989). Sei urte beranduago, Felix Likiniano, ezina ekinez egina liburua kaleratu zuen; lehenik euskaraz idatzi zuen, eta gero gaztelerazko bertsioa ere izan zuen. Naiz hedabidearen arabera, bere jarduera profesionalaren urte gehienak Egin-en egin zituen, Politika sailean eta Iritzi arloan, Baltasar Garzon epailaren aginduz hedabidea Polizia espainolak itxi zuen arte, 1998. urtean.