Vandana Shiva aktibista ekofeministak hitzaldi bat emango du Donostian

Lurraren demokrazia: Naturaren Eskubideak eta Pertsonen Eskubideak hitzaldia emango du asteazkenean, 18:00etan, EHUren Donostiako Carlos Santamaria Zentroan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, eta aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da (euskaraz eta gazteleraz). Streaming bitartez ere jarrai daiteke.
Eusko Jaurlaritzak Indiako Vandana Shivari eman dio 2022ko Ignacio Ellacuria Saria “krisi klimatikoaren arazo handiari buruzko ahotsa izateagatik, eta, batez ere, ingurumenarekin oreka bat lortzeko alternatiba eskuragarriak, zientifikoki kontrastatuak eta eraginkorrak eskaintzeagatik, eta emakumeen balioa protagonista gisa jarri duelako. Baita bizitza eman duelako besteena salbatzen, lurraren eta gizakiaren bizitza babestuko duen indarkeria gabeko nekazaritzaren bidez”, adierazi dute Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziatik.
Filosofo eta idazle indiarra da Shiva. Ekofeminismoaren alde dihardu, eta Nobel Sari Alternatiboa jaso zuen 1993an.
Euskadiko gobernuz kanpoko erakundeen koordinakundea, Calcuta Ondoan eta EHU dira ekitaldi honen antolatzaileak dira, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du.