Ekialdeko Barrutiko saltokietan erosteko kanpaina bat aurkeztu dute
Donostiako Udalak eta San Sebastian Shops erakundeak erosketa bonuen kanpaina bat egingo dute, Ekialdeko Barrutian Gabonetako erosketak dinamizatzeko. Kanpaina abenduaren 5ean hasi eta urtarrilaren 5ean bukatuko da. Aurreko bi kanpainen arrakasta dela eta, aurten aurrekontua %33 handitu da, 25.000 eurora iritsiz.
Guztira 5.000 bonu banatuko dituzte barrutiko 90 establezimenduren artean: 55 bonu saltoki bakoitzeko. Bonu bakoitzak 15 euroko salmenta balioa du, eta horietatik bezeroak 10 euro ordainduko ditu, eta Donostiako Sustapenak beste 5 euro, San Sebastian Shopsen bidez; beraz, kontsumitzaileak %33,33ko hobaria lortuko du. Saltokiak berak eskainiko dizkie bonuak bezeroei.
Parte hartzen duten saltoki guztiek kartel bereizgarri bat izango dute, eta San Sebastian Shops webgunean (www.sansebastianshops.com) promozioan izena eman duten saltokien zerrenda aurkitu daiteke.