Dimisioa eman du Donostialdeko ESIko Erizaintza zuzendariordeak
Oraingoz ez dago barealdirik Donostialdeko ESIko krisian. Loreto Marquetek, bertako Erizaintza zuzendariordeak, dimisioa eman du. Gotzone Sagardui Osasun sailburuari Osakidetzaren zuzendaritza kargugabetzea eskatuz oharra sinatu duten 28 zerbitzuburuetako bat da bera.
Marquetek jakinarazi du “leialtasunagatik eta koherentziagatik” dimititu duela. Azken orduetan beste bi dimisio ere ezagutu dira: Adolfo Begiristain Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordearena eta Maite Martinez mediku zuzendariordearena.