Dock of the Bay jaialdia 2023ko maiatzaren 1etik 6ra egingo dute
Sei egunekoa izango da 2023ko Dock of the Bay Musika Zinema Dokumentalaren Jaialdia. Maiatzaren 1etik 6ra egingo dute, eta sail ofizialetan izena emateko epea ireki dute. Hain zuzen ere, nazioarteko film luzeen lehiaketa sailerako eta film laburren lehiaketa sailerako izena emateko eta lanak jasotzeko epea.
Dock Of The Bay musikaren mundu zabala bere alderdi tematiko eta formaletan jorratzen duten ez fikziozko filmen zabalkundean zentratzen den jaialdia da.