Realaren eta Anderlechten arteko partida bertan behera gelditu da
Take eta Navarro, gol bat ospatzen. (Argazkia: Reala) Reala eta Anderlecht Belgikako taldea lagunarteko partida bat jokatzekoak ziren larunbatean, baina bertan behera gelditu da. Realak azaldu duenez, Anderlecht ez da Donostiara etorriko azkenean, klub txuri-urdinarekin “zerikusirik ez duten arrazoiengatik”.
Hala ere, Reala beste aurkari baten bila dabil larunbaterako, eta jakinarazi du erositako sarrerek aurkari berriaren aurkako partidarako ere balioko dutela.


