24 urte Aitor Zabaleta gabe
Gaurko egunez, duela 24 urte, hil zuten Aitor Zabaleta realzale donostiarra, Madrilen. Zabaleta Atletico Madrilen eta Realaren arteko UEFA kopako kanporaketako neurketa ikustera joan zen hara, eta Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean, ultraeskuindar batzuk oldartu egin zitzaizkion.
Oldarraldian, ultraeskuindarretako batek, Ricardo Guerrak, labankadaz hil zuen Zabaleta. Guerra hamazazpi urteko espetxealdira kondenatu zuten hilketarengatik, baina 2006an, erailketatik zortzi urtera, hirugarren gradua aplikatu zioten eta aske gelditu zen. Ordea, 2018an berriz atxilotu zuten, Belgikan, Atletico Madrileko beste hainbat zalerekin batera agur faxista egiteagatik.
Zabaletak realzale guztien oroimenean jarraitzen du, eta Anoetan jokatzen diren partida guztietan haren omenezko kantak entzun ohi dira, bereziki bere izena daraman harmailan, Bultzada Txuri Urdinaren eskutik. Hilketaren 20. urteurrenaren harira, 2018an, hedabide honek erreportaje zabala argitaratu zuen gaiaren inguruan.
Asko dira sareetan Zabaletaz gogoratzen ari direnak:
Dena ematen duten horiek gabe ez genuke ezer edukiko.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) December 8, 2022
Maite zaitugulako.
Familia bat garelako.
Reala garelako.
Beti gogoan, Aitor 💙#AurreraReala | #NikEzDutBigarrenTalderik pic.twitter.com/Ncu55uVI8D
Duela 24 urte faxismoak eraila…
— Bultzada TxuriUrdina (@BultzadaTX) December 8, 2022
*EZ DUGU AHAZTEN, EZ DUGU BARKATZEN*
Aitor Zabaleta beti gogoan 🌹💙 pic.twitter.com/nw7K0BWpxx
🌹✊ Aitor Zabaleta beti gogoan!
— EH Bildu (@ehbildu) December 8, 2022
Faxismoaren aurrean, tinko. pic.twitter.com/jeCJXCyZ77
▶️1998-12-8#GaurkoEgunez duela 2⃣4⃣ urte Aitor Zabaleta Kortazar gazte donostiarra hil zuen talde ultraeskuindar batek Madrilen, Vicente Calderon futbol zelaitik gertu.#Donostia@RealSociedad pic.twitter.com/3weoRW8Cga
— Euskal Memoria (@EuskalMemoria) December 8, 2022
#GaurkoEgunez duela 24 urte Atletico Madrid-Real Sociedad futbol partidua ikustera joandako Aitor Zabaleta gipuzkoarra erail zuen talde ultra batek.#AitorZabaletaGogoan #aitor24urte#Memoria 🌹 pic.twitter.com/xDFTfpgw3u
— Mitxel Elortza Exea (@Gasteiztar1) December 8, 2022