Gabon kantak entzun ahalko dira larunbatean Aquariumean
Gabon kanten kontzertua eskainiko dute larunbatean, hilaren 10ean, Donostiako Aquariumean, 18:00etan, doan (160 lagunentzako edukiera dauka aretoak). Bederatzigarrenez egingo dute emanaldia, eta bosgarrenez, Vicente Zaraguetaren (Hernani, 1926 – Donostia, 2015) omenez izango da. Zaragueta Aquariumeko presidentea izan zen, eta haren omenezko eskultura bat dago Aquariumaren kanpoaldean, kaira begira.
Lau koruk hartuko dute parte emanaldian: Rondalla del Ebro eta Centro Extremeño Virgen de Guadalupe donostiarrek, Trintxerpeko Trintxea Zahar Abesbatzak eta Errenteriako Centro Cultural Andaluz Aljarafek.