Mikel Irastorza Intxaurrondoko preso ohia urtarrilean epaituko dute
Lapurdin bizi eta kazetari lanetan aritu den Mikel Irastorza preso ohia urtarrilaren 5ean epaituko dute, Parisen. Gaizkile taldeko kidea izatea leporatuta auzipetu dute. Irastorza donostiarra da, Intxaurrondo auzokoa.
Azkainen (Lapurdi) atxilotu zuten, 2016an, Xabier Arinekin eta Denise Elizagoienekin batera. Arin eta Elizagoiene, aldiz, kontrolpean aske utzi zituzten, eta auzitik kanpo geratu dira. Irastorzak ere epaitegiaren kontrolpean pasatu ditu azken bost urteak.
Espainiako Barne Ministerioak ETAko kidetzat aurkeztu zuen donostiarra, atxilotu zutenean. Irastorzari ETAren logistikan aritzea egotzi zion, baina 2017. urtean aske utzi zuten, eskumuturreko elektronikoarekin.