Rayo Vallecano izango da Realaren aurkaria larunbateko lagunartekoan

Reala Anderlechten aurka zen jokatzekoa larunbat honetako lagunarteko partida, baina Belgikako taldeak asteazkenean adierazi zion Realari azkenean ez zela etorriko. Horren berri izan bezain laster, klub txuri-urdina beste aurkari baten bila jarri zen, eta jakinarazi du egun batetik bestera lehen mailako beste aurkari bat lortu duela larunbaterako: Rayo Vallecano.
Horrela, partida larunbatean (hilak 10) jokatuko da, 12:00etan, Anoetan. Zaleek Anderlechten kontrako neurketarako erositako sarrerek Rayo Vallecanoren kontrakorako ere balioko dute.