Roxaito izango da aurtengo San Tomas eguneko txerria
Donostia Festakek jakinarazi duenez, aurtengo San Tomas eguneko feriako txerria Roxaito izango da. Aizarnazabalgo Larraxko landetxetik ekarriko dute Donostiara, abenduaren 21ean.
Duela 20 urtetik, Leitzako (Nafarroa) Kristina Saralegi baserritarra arduratzen zen San Tomas eguneko txerriak hazteaz, baina otsailean zendu egin zen Saralegi, 48 urterekin, gaixotasun baten ondorioz.