Donostia Hiri Adimenduen Sarean sartu da
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu egin du Donostia Espainiako Estatuko Hiri Adimenduen Sarea elkartean sartzea, eta beraz, sare horretako parte izango da aurrerantzean.
Hirien arteko sare bat sortzea da elkartearen xedea, hiri azpiegituren eta zerbitzuen kudeaketa automatikoa eta eraginkorra sustatuko duten hirien arteko dinamika sortzeko helburuarekin. Era berean, gastu publikoa murriztea eta zerbitzuen kalitatea hobetzea ere baditu helburu gisa elkarteak, horrela jarduera ekonomikoa erakartzeko eta aurrerapena sortzeko.