Donostia Ospitaleko langileek bertan behera utzi dituzte elkarretaratzeak ostiralera arte
Donostia Ospitaleko zerbitzuburuek gaur goizean egindako elkarretaratzearen ostean erabaki dute ostiralera arte ez jarraitzea eguneroko protesta horiekin, Radio San Sebastianek jakinarazi duenez. Iñigo Urkullu lehendakariak “adierazpen itxaropentsuak” egin dituela uste dutela adierazi dute. Horrela, hilaren 16an aterako dira berriro ospitaleko sarrerara. Ospitaleko zerbitzuburuak egunero ari dira biltzen, Donostialdeko ESIko kargu uzteen berri izan zutenetik.
Urkulluk astelehenean adierazi zuenez, “konfiantza du gerentziak zerbitzuburuekin izandako elkarrizketen prozesuan”. Atzo, Adolfo Lopez de Muniainek berretsi zuen hori, Agustin Agirre ESIko gerente berriarekin lehen bilera egin zuela adieraziz. Hala ere, Muniainek adierazi du posible dela “zerbitzuak hobeto berrantolatzea eta erabakiak irizpide teknikoen arabera eta eraginkortasun handiena bilatuz hartzea”. “Horretan erabat atzean gaitu lehendakariak”, nabarmendu du.
Egun on, @GSagardui @iurkullu !
— Hdoprofesionalak (@Hdoprofesional1) December 13, 2022
Hemen jarraitzen dugu, ostiralean berriro!! @DonostiakoOsp
Buenos días, @GSagardui @iurkullu! Seguimos a la espera, el viernes repetimos @DonostiakoOsp #crisisosidonostialdea