Edurne Egañak dio ez dagoela "irregulartasunik" kaiko amarralekuen adjudikazio prozesuan
Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeko zuzendari Edurne Egañak ikertu gisa deklaratu zuen atzo Donostiako Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegian. Kaiko amarralekuak adjudikatzeko prozesuan izandako ustezko irregulartasunengatik eman behar izan ditu azalpenak. Kaiko erabiltzaile batek jarritako salaketa onartu zuen epaitegiak, eta EPK-ko zuzendariari egozten diote prebarikazio, derrigortze eta jazarpen delituak egin izana.
Amarralekuen lizitazio prozesuan “arbitrariotasuna” leporatzen dio salatzaileak Egañari, “lardaskeriatzat” jotzen baitu “apurka-apurka estali egin dela” beste “segidako lardaskeria” batzuekin, “zigor kodearen aurkako itxura duten ekintzekin” gainera.
Egañak, ordea, “irregulartasunik” ez dela egon berretsi zuen epailearen aurrean. Horrekin batera, salaketarekin “oso harrituta” dagoela aitortu zuen.