Tedone jatetxea salgai jarri dute
16 urteko ibilbidea beteta, Groseko Tedone jatetxea salgai jarri dute. Gustavo Cano Beltza jabeak sare sozialetan iragarri du albistea. Dena dela, saldu bitarte lanean jarraituko duela gaineratu du. “Arrazoiak ohikoak dira; etapa bat bete dut eta osasuna zaindu nahi dut”, adierazi du.
Elikadura ekologiko eta osasuntsua sustatzen duen jatetxea da Tedone. Groseko kale Laburrean dago, eta eskaintza gastronomikoa kultur proposamenekin uztartzen dute.
IRUTXULOKO HITZAk Beltza elkarrizketatu zuen, eta eskaintzen duten plater esanguratsuetako bat aurkeztu zion hedabide honi.