Udalak zortzi lanpostu eskainiko ditu 45 urtetik gorako langabeentzat
Donostiako Udalak mantentze lanetako eta hiri zerbitzuetako zortzi laguntzailez osatutako brigada bat kontratatuko du, Eneko Goia alkatearen hitzetan, “langabezian dauden 45 urtetik gorakoentzat lan esperientzia berria izan daitekeena”. Hala onartu du astearte honetan Tokiko Gobernu Batzordeak.
Kontratazioa Europako Batasunak finantzatutako Next Generation Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago. Sei hilabeteko kontratuak egingo dizkiete langileei, %75eko lanaldiarekin. Horretarako aurrekontua 117.970 eurokoa da, eta diru kopuru horren zati handiena, 75.000 euro, Next Generation funtsetatik aterako du udalak.