Donostiako taxiak, garestienetakoak
Donostia estatuko taxi tarifarik garestienak dituzten lau hirian dago, Facua kontsumitzaileen erakundeak egindako ikerketa baten arabera. Gasteiz, Tarragona eta Madril dira zerrenda horren buruan kokatzen diren gainerako hiriak.
Azterketa hori, elkarteak zehaztu duenez, gutxieneko bost kilometroko ibilbidea eta hamar kilometrokoa kontuan hartuta egin da, guztiak egunez, gauez eta asteburuetan.
Eguneko tarifak Kanaria Handiko Las Palmasen 2,40 euro balio du; Donostian, aldiz, 5,40 euro. Gasteizen 4,35 eurokoa da, eta Bilbon 4,15 eurokoa. Euskal hiriburuen artean, Donostia da bigarren hiririk garestiena, Gasteiz laugarrena da, eta Bilbo, berriz, merkeenen artean dago.