Gaztefest freestyle jaia egingo dute abenduaren 29an
Intxaurrondo kultur etxean egingo da Gaztefest freestyle jaialdia, abenduaren 29an. Gaur egungo freestyler onenetarikoak izango dira Donostian: Aigor, Sara Socas, Invert, Erika Dos Santos eta Dj Viassé. Egun hori La Basuren kontzertuarekin borobilduko da.
Intxaurrondo kultur etxeko jaialdia 16 eta 25 urte arteko gazteei dago zuzendua, eta aretoan ez da edaririk salduko. Sarrerak hiru eurotara eros daitezke Donostia Kulturaren webgunean edo Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan.