Greba eguna dute ehungintza sektoreko langileek
Gipuzkoako ehungintza sektoreko langileak greba egiten ari dira gaur, hilaren 16an, “hitzarmen kolektiboaren egoera salatzeko”, ELA sindikatuaren hitzetan. Urtebete da Gipuzkoan lan hitzarmen berri bat negoziatzen hasi zirela, eta oraindik lan baldintza duinen alde borrokan ari dira; hain zuzen ere, azaroaren bukaeran beste greba egun bat egin zuten, eta hilaren 22an eta 23an ere greba egingo dute. Gainera, ELAk jakinarazi du ez duela baztertzen greba egun gehiago eta mobilizazio indartsuagoak antolatzea.
Gaurko grebaren harira, goizean goizetik piketeak egin dituzte langileek Donostiako eta inguruko ehungintza sektoreko hainbat dendatan, eta Erdialdeko kaleetatik ere manifestatu dira. ELAk salatu duenez, “egoera larria bizi du sektoreak: feminizatuta dago, langileek gehiegizko partzialtasuna pairatzen dute, digitalizazio prozesuen ondorioz dendak ixten eta langileak kaleratzen ari dira, ez dago promoziorako aukerarik eta gero eta funtzio eta lan karga handiagoak dituzte”.
Atzerapausoak
Sindikatuak azaldu duenez, patronalak “atzerapausoak” eman ditu: “Abenduaren 15eko negoziazio mahaiaren bileran, ELAk proposamen berri bat aurkeztu zuen akordio batera iristeko. Merkataritza Federazioak eta Adegi patronalek, biek ala biek, puntu batzuk onartu eta beste batzuk aztertzeko beharra azaldu bazuten ere, bi patronalek orain arteko hobekuntzak ezabatzeko proposamen bat aurkeztu zuten; besteak beste, igande eta jaiegunetako atsedenaldia, online plusa eta larunbat arratsalde eta larunbat santuko ordainsaria galduko lukete langileek”. Hain zuzen ere, horregatik egin dute greba gaurkoan.
Nueva jornada de huelga en el comercio de textil de Gipuzkoa! #EhunarenMerkataritzaMartxan pic.twitter.com/YFQQhv25sF
— ELA Donostia (@ELAdonostia) December 16, 2022
Hitzarmen duin baten alde!! Ehunaren merkataritza borrokan!!
— ELA Donostia (@ELAdonostia) December 16, 2022
Por un convenio digno, las trabajadoras del textil en lucha!! #EhunarenMerkataritzaMartxan pic.twitter.com/L6aGVD0tvo