San Tomas eguna, auzoetan
Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Grosen, Ibaetan eta Intxaurrondon egitarau propioak antolatu dituzte.
San Tomas eguna heltzear da, eta jarduera nagusiak Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleetan izango badira ere, hiriko hainbat auzotara ere iritsiko da jaia hilaren 21ean, askotariko jarduerekin.
Horrez gain, badira santomasak abenduaren 21etik kanpo ospatuko dituztenak ere. Hain zuzen ere, Egian Xudur Kultur Taldeak igande honetarako prestatu dute egitaraua, hilaren 18rako. 10:00etan hasiko dira, dianarekin. Ondoren, 11:00etan, artisauen azoka irekiko dute, eta 11:30ean taloak eta txistorra saltzen hasiko da Sorginen Talo Taldea, eta txokolate jana eskainiko du Latxaga taldeak. 12:00etan, haurrentzako herri kirolak antolatu ditu Latxagak, eta 13:30ean saski zozketa egingo dute.
Era berean, Amarako gazte asanbladak Txistofarra egitasmoa antolatu du hilaren 23rako. 20:00etan hasiko dira, La Bodeguilla tabernan egingo duten bertso poteoarekin. Ondoren, 22:30ean, txistorra eta sagardoa “nahi haina” egongo da Donosti Berri elkartean, aukera beganoarekin (5 euro baserritarrez jantzita doazenentzat, 10 euro hala ez doazenentzat). Gauean, DJ emanaldia izango dute.
San Tomas eguneko auzoetako egitarauei dagokienez, jarraian kontsultatu ditzakezue, auzoz auzo:
Amara (Easo plaza). Amara Bai Auzo Elkatearen eta Donosti Berri elkartearen eskutik:
- Egunean zehar txistorra (parrilan) eta sagardoa.
- 10:00. Txistorra, edari eta artisauen postuen irekiera.
- 12:00. Haur jolasak.
- 13:00. Trikitilariak.
Amara Berri (Armeria plaza). Amara Berri Auzo Elkartearen eskutik:
- 10:00 – 20:00. Txistorra postuak, artisauak, eztia eta gozogintza postuak, txorimaloen lehiaketa eta musika.
Antigua (Gaskonia plaza). Etiopia Utopia Fundazioaren eskutik:
- 10:00 – 15:30. Txistorra postua musikarekin girotuta.
Añorga (Gaztetxea). Añorgako gazte asanbladaren eskutik:
- 11:00. Musika, txistorra, taloak eta giro paregabea.
Gros (Txofre plaza). Groseko Hondarpe Auzo Elkartearen eskutik:
- Egun osoan zehar txistorra, euskal artisau eta euskal produktuen postuak eta postuen arteko lehiaketa.
- 10:00. Trikitilariak.
- 11:00. Pintxo lehiaketa eta haurrentzako ikastaroak.
- 12:30. Revuelta anaiak, Jesus Etxebeste eta Aizpurua kantariak.
- 13:30. Haur eta gaztetxoentzat dantza festa, Mikeltxi DJ-aren eskutik.
- 15:00. Sari banaketa.
- 15:00. Zuhaiztiko haurren dantza emanaldia.
- 16:00. Andoni Ollokiegiren kontzertua.
- 16:30. Ereski abesbatza, Karkizanotik abiatuta, auzoko kaleetan zehar.
- 17:00. Erraldoi eta buruhandiak, Nafarroa Behera plazatik aterata.
- 18:30. Erromeria: Gabezin taldea.
- 22:00. Egunaren amaiera.
Ibaeta (Karlos Santamaria plaza eta Lautximeneta frontoia). Ibaetako Lagunen Auzo Elkartearen eskutik:
- 11:30. Aurpegiak pintatzeko ikastaroa.
- 11:30 – 14:00. Photocall.
- 11:30 – 17:00. Gozogintza, mahai-zapiak eta abarren salmenta .
- 12:30. Txapak sortzeko ikastaroa eta toka jolasa.
- 12:30 – 17:00. Txistorra jana.
- 13:30. Herri jolasak.
Intxaurrondo (Sagastieder plaza). Haurtxoak Ikasleen Guraso Elkartearen eskutik:
- 10:00 – 15:00. Txistorra postua.