Aparkaleku bat jarriko dute Tomasene eraikinaren eta Altzako kiroldegiaren artean
Donostiako Udalak aparkaleku bat eraikiko du Altzako Tomasene Kultur Etxearen ondoan. 264.312 euroko aurrekontua du hirigintza proiektuak. Lan horien bidez, Altzako kiroldegiaren kanpoko urbanizazioaren eta Tomasene eraikinaren artean dagoen zabalgunea urbanizatu nahi dute, ibilgailu arinentzako aparkaleku bat instalatzeko.
Aparkalekuak berdegune zabalak izango ditu, zolatutako eremuen inpaktua murrizteko. Hala, eta aparkalekuari itxura atseginagoa emateko, zuhaitzez hornitutako guneak sortuko dituzte bateriako aparkaleku lerrokaduren barruan.