Biersbreaker bikingo donostiarrek 'Reshout for War' lan berria sareratu dute
Donostiako Biersbreaker folk metal bandak Shout for War lehen diskoaren berrargitalpen berezi bat prestatu du. Duela hamar urte kaleratu zuten, eta urteurrena ospatzea erabaki dute. Horretarako, lan hartako lau abesti hautatu, birgrabatu eta digitalki argitaratuko dituzte euren Bandcamp atarian.
Lau abestien egitura mantendu duten arren, ahotsak eta bateriak berriz grabatu dituzte egungo taldekideekin. Hau da, Mikel abeslariarekin eta Iosu Bizargorri bateria jotzailearekin. Era berean, soinua modernizatzeko, kantak berriz nahastu eta masterizatu dituzte. Orkestra konponketak eta folk musika tresnak (gaita eta whistle-a) gaineratu dizkiete abestiei.
Hona hemen azal deigarria: