Agifes, Easo Abesbatza, Lola Horcajo, Gurutz Linazasoro eta Maite Sabadellentzat Hiritar Merezimenduaren Dominak
Donostiako Udalak asteazken honetan iragarri ditu Hiritar Merezimenduaren Domina jaso dutenen izenak. Saria 2023an emango zaie bost elkarte eta norbanakori. Hauek dira bost sarituak:
- AGIFES , buru-osasuneko arazoa duten pertsona eta familien alde egiten duten lanagatik.
- Easo Abesbatza, goi mailako abesbatza musikaren bitartez kulturgintzan egiten duen lanagatik.
- Lola Horcajo, hiriko historia eta ondarea zabaltzen egindako lan eskergagatik. Hiriari buruzko hainbat historia liburu idatzi ditu Horcajok.
- Maite Sabadell enpresaria, Donostian hainbat ekimen sortzeagatik, tartean Donostiako inauteriko konpartsa ezagun bat bultzatu izanagatik.
- Gurutz Linazasoro, garun osasuneko, neurologia mailako eta gizarte arloko gaiei eman dien hedapenagatik, baita medikuntzan bultzatutako ekimenak abian jarri izanagatik.