Nerea Arrutik irabazi du aizkolarien V. Urrezko Kopa
Urnietako Nerea Arruti aizkolariak lortu du txapela emakumezkoen V. Urrezko Kopan. Gaur goizean jokatu da, Trinitate plazan, San Tomas egunaren harira.
Arrutik 17 minutu eta 33 segundo behar izan ditu lana amaitzeko; bigarren lekuan Zeanuriko Irati Astondoa sailkatu da (18:48); hirugarren postua Berako Nerea Sorondok eskuratu du (18:59); laugarren Iturengo Maika Ariztegik egin du (22:51); Mendaroko Uxue Ansorregi bosgarren postuan kokatu da (23:09); seigarren lekua Murillo El Frutoko Beatriz Tancorentzat izan da (27:09); eta, zazpigarren, Garazi Arruti bilbotarra sailkatu da (31:48).